Bihar, azaroaren 14an, Larrabetzuko Bizkargi Dantza Elkarteak bere 11. urteurrena ospatuko du. Horretarako, 17:00etatik aurrera umeen jolasak egongo dira frontoian. Honen ondoren, arratsaldeko 19:00etan, Lebig Gibel orkestra frontoitik bertatik hasiko da eta herri osoan zehar arituko da.