Espressak! talde larrabetzuarraren “Euri Madarikatua!”, saritua

Aikor aldizkaria 2025eko abenduaren 11

Espressak! talde larrabetzuarrak SeriesLand jaialdiko Trailer Express lehiaketara aurkeztu zuen lana saritua izan da. Bertan, 72 orduko epean, existitzen ez den telesail baten trailerra burutu behar zuten gai batetik abiatuta.

Gaia “Xirimiri” izan zen, eta hortik abiatuta, Akarbaltz gauean Etxafleruek egindako lanaz baliatuz, 13 urtetik behin Akarbaltz gauean xirimiri egiten duenean esnatzen den piztia esnatzen dela azaltzen da trailerrean. Trailerrean agertzen diren aktore guztiak larrabetzuarrak izan dira.

Trailer honek, aipatutako jaialdiaren bigarren saria jaso zuen, eta euskarazko trailer onenaren saria. Honen inguruan, Aritz Albaizarrek dio “erronka” izan zela epe horretan trailer osoa burutzea, zati bat Bilbon grabatu behar zutelako derrigorrez, baina “pozik” gelditu direla emaitza zein honek jaso duen sariarekin.