Neguko jaia gaur Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2025eko abenduaren 19a

Gaur, abenduak 19, Larrabetzuko frontoian, neguko jaia ospatuko da. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da, eta 18:30ak arte, adin guztietarako jolasak izango dira. Eta ondoren, 19:00ak eta 21:00ak bitartean, DJ-a egongo da musikaz girotzen jaia. Gainera, 20:00etatik aurrera, saltxitxa ogitartekoak egongo dira salgai frontoian bertan.