Harkaitz Canok ‘Silueta’ liburua aurkeztuko du Literaturaz Berbetan egitasmoan

Mikel Reina Barros 2026ko urtarrilaren 13a

Literaturaz Berbetan egitasmoaren baitan, Harkaitz Canok ‘Silueta’ liburua aurkeztuko du eguenean, urtarrilak 15, 19:00etan, Larrabetzuko ludoteka gaineko gelan. 

Bere azken liburuan, idazle gipuzkoarrak hurrengoko galdera egiten dio bere buruari: “Eraiki daiteke eleberri bat hura irakurri gabe, egin zaizkion kritika on eta txar, sutsu edo suntsitzaileen hariari segituz?” Existitzen ez den liburu bati egindako 31 kritika eta iruzkin biltzen ditu ‘Silueta’ liburuak. Horrela, iritzi sorta horiek denak irakurrita, irakurlea izango da nobela osatzen joan beharko duena.