Larrabetzuko eskolako Txinpasmendi guraso elkarteak Larrabetzuko Udalarekin elkarlanean, 'Kontu Kontari 2 Mendian ibiltari’ ikuskizuna erakarri du herriko frontoira. Emanaldia domekan, otsailak 8, 18:00etan izango da.
'Kontu Kantari 2'-k betiko euskal kantak eskaintzen dizkigu erritmo ezberdinekin. “Nanu, Granu eta Kanuto txango berri bat egiteko prestatzen ari dira. Mendi tontor gainera igo behar dute, eguzkia gailurretako elurra urtzen ari da”. Familia osoarekin musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz gozatzeko “aukera paregabea” dela esan dute.