Olaia Aguayok interpretazio nagusi onenaren saria irabazi du Zinemastean

Mikel Reina Barros 2026ko otsailaren 4a

Larrabetzuar aktoreak ‘Maspalomas’ filmeko Jose Ramon Soroizekin partekatu du saria. Horrez gain, ‘Jone, batzuetan’ filmak ikusleen film onenaren saria jaso du.

Jose Maria Goenagak eta Aitor Arregik zuzendutako ‘Maspalomas’ filmak irabazi du 42. Euskal Zinemaren Jaialdiko sari nagusia. Filmak film onenaren, zuzendaritza onenaren eta interpretazio protagonista onenaren sariak eskuratu ditu. Filma orain Goya sarietara joango da, non bederatzi izendapen dituen. 

Sariak emateaz arduratu den epaimahaia zinematografiaren arloko bost profesional nabarmenek osatu dute: Sonia Almarcha aktorea, Cristina Delgado kazetaria, Eulalia Ramón aktore eta zuzendaria, Javier Ruiz Caldera zuzendari eta gidoilaria eta Enrique Villen aktorea.