Eguaztenean ekingo diote Larrabetzun Gym Berdeari

Mikel Reina Barros 2026ko otsailaren 10a

Otsaila heltzearekin batera hasiko dute helduentzako Gym Berdea Larrabetzun. Dagoeneko hamaikagarren ikasturtea izango da. 16:15erako jarri dute hitzordua eguaztenean, otsailak 11. Hurrengo astean emango diote hasiera umeek.

Erdiguneko bizi kalitatea hobetuko duten zuhaitzak landatzen hasiko direla aurreratu dute. Gero, "isil-isilik basoetan eta ibaiertzetan gero eta leku handiagoa" hartzen ari diren inbaditzaileak kentzen, baita landare bizikorrak eta zuhaixkak inausten ere. “Horrela, udaberrian parterreak bizi-bizi agertuko dira kolorez jantzita”.