Maskaradan aldaketak egin dituzte eguraldiagatik

Mikel Reina Barros 2026ko martxoaren 13a

Zapatuan, martxoak 14, osatuko dute Larrabetzuko Maskarada. Euria aurreikusita dagoenez, egitarauan aldaketak egin behar izan dituzte. Goizeko barrikadetako tokiak aldatu dituzte.

Nahiz eta eguraldia lagun ez izan, Bizkargi dantza taldetik aurrera jarraitzen dute Maskaradarekin. Horretarako, goizeko barrikadak lekualdatu dituzte: Goikoeleizaldeko elizako portikoan hasiko dira, gero, Zubitalde auzoan egin beharrean, Hori Bain jarraituko dute. Eskolako jolastokiaren ordez, eskolako aterpean arituko dira, eta plazan beharrean, frontoian. Hala ere, jakinarazi dute “momentuko eguraldiaren arabera” erabakiko dutela non egin barrikada bakoitza, aurreikusita zegoen lekuan edo toki estalian. Arratsaldean, ofizioak frontoiak egingo dituzte, euria egiten badu.

Egitaraua:

  • 09:30: Barrikadak.
  • 14:30: Herri bazkaria.
  • 17:00: Ofizioak.
  • 20:00: Elektrozarata elektrotxaranga.