Askotariko ekintzekin ospatuko dute Larrabetzun Liburuaren Eguna

Mikel Reina Barros 2026ko apirilaren 15a

Apirilaren 23an da Nazioarteko Liburuaren Eguna, baina Larrabetzun eguna iritsi aurretik eta ostean askotariko ekintzekin ospatu nahi dute. Hain zuzen ere, Larrabetzuko Udalak eta Kulturbilguneak elkarlanean hainbat ekimen antolatu dituzte eguenetik, apirilak 16, hasita.

Egitaraua:

  • Apirilak 16, eguena: Literaturaz Berbetan programan, Antxiñe Mendizabalen ‘Katoña’ liburua, idazlea berbalagun izanik, 19:00etan, Ludoteka Gaineko Gelan.
  • Apirilak 23, eguena: Irakurleak eskolara.
  • Apirilak 26, domeka: Irakurraldia, herriko irakurleen eskutik, 13:00etan, Hori Bain.
  • Apirilak 27, astelehena: Idazketa eta ilustrazio tailerrak, Amaia Egidazuren eskutik, eskolan.