1987ko uztailaren 23an, Guardia Zibilak ETAko Donosti komandoaren aurka egindako polizia operazio baten barruan hil zuen Urigoitia, Pasaiako Trintxerpe auzoko etxebizitza batean. Bertan zeuden Alicia Pereira, Manuel Muiños eta Urigoitia bera; Pereira eta Muiños atxilo eraman zituzten, baina Urigoitia ez zen bizirik irten etxetik: bi tiro eman zizkioten, haietako bat buruan. Bertsio ofizialak tiroketaren teoria zabaldu zuen, baina lehen azterketa forentseek bestelako zantzuak agertu zituzten: garondoan hartutako tiro batek hil zuen. Auzia duela 26 urte itxi zuten epaitegietan, baina zer gertatu zen guztiz argitu gabe dago oraindik.
Hain zuzen ere, Otxandioko herritarrek sortutako Aurrera Begira elkarteak hartu du lana finantzatzeko eta dokumentatzeko ardura nagusia ere. Memoria politikoaren inguruko gogoeta zabalagoa egiteko, eta memoria ofizialaren eta herriaren memoriaren arteko talka hori bistarazteko baliatu dute filma.