Ludotekako eraikinarentzako izen proposamenak bozkatu daitezke dagoeneko

Mikel Reina Barros 2026ko apirilaren 22a

Larrabetzuko Udalak ludoteka dagoen eraikinaren izena aukeratzeko prozesua jarri zuen martxan urte hasieran. Herritarrek proposamenak egiteko aukera izan zuten eta orain horiek bozkatzeko unea heldu zaie. Apirilaren 30era arte bozkatu daiteke esteka honen bidez edo Angulerin, presentzialki. Pertsona bakoitzak boto bakarra eman dezake.