Naroa Echegaray eta Maia Elosegi larrabetzuarrak, Euskadiko Errugbi Selekzioarekin

Mikel Reina Barros 2026ko apirilaren 23a

Naroa Echegaray eta Maia Elosegi larrabetzuarrek Euskadiko Errugbi Selekzioarekin parte hartu dute Madrilen jokatutako CESA M15 Txapelketan. 15 urte azpiko kategoriako Espainiako Autonomia Erkidegoen arteko Txapelketa da CESA. Euskadik seigarren postuan amaitu du, Kataluina izan da txapeldun.