Naroa Etxegarai eta Maia Elosegi larrabetzuarrek Euskadiko Errugbi Selekzioarekin parte hartu dute Madrilen jokatutako CESA M15 Txapelketan. 15 urte azpiko kategoriako Espainiako Autonomia Erkidegoen arteko Txapelketa da CESA. Euskadik seigarren postuan amaitu du, Katalunia izan da txapeldun.