Toti Martinez de Lezeak eta Gasteizko Musika Bandak bat egin dute lehen aldiz

Mikel Reina Barros 2026ko apirilaren 24a

Toti Martinez de Lezea idazle larrabetzuarrak eta Gasteizko Udal Musika Bandak bat egingo du lehen aldiz kontzertu berezi batean. 'Vitoria-Gasteiz hamar doinutan' izenpean eman zuten kontzertua martitzenean, apirilak 21, Arabako hiriburuko Jesus Guridi Kontserbatorioko areto nagusian.

Jesus Guridiren ‘Diez melodias vascas’ izan da kontzertuaren ardatza. Gasteizen jaiotako Martinez de Lezeak sortu ditu testuak eta narratzaile lanak ere osatu ditu. “Herrixka, gotorlekua, merkatarien hiribildua eta harrerako lurraldea izandako hiriaren historia kontatzen dute testuek. Bertako biztanleek atsedenik gabe lan egin eta borrokatu zuten mendeetan zehar, garai batean herrixka txiki zena gaur egungo hiri eder bihur dadin lortzeko”.