Bizkargi Egunerako egitarau bete-betea

Mikel Reina Barros 2026ko apirilaren 30a

Beste urte batez Bizkargi aldarrikapenez beteko da maiatzaren lehen asteburuan. Zapatuan, maiatzak 2, Ernaik antolatu ditu ekintzak eta domekako, maiatzak 3, egun handirako Bizkargi Gogoratuz Elkarteak.

EGITARAUA
Zapatua, maiatzak 2  (Ernai).

  • 12:30. Larrabetzuko plazan, herrietako kedada. 
  • 13:00. Morgaganetik igoera Bizkargi mendira. 
  • 14:00. Ekitalda. 
  • 15:00. Bazkaria, etxetik eroanda. 
  • 16:00. Hitzaldia: Bizkargi 1937-2026. Memoria eta antifaxismoa. 
  • 21:00. Djak Horibai Gaztetxean, Larrabetzun: Etxeparra eta AskaTaSuna.
    ** Egueraldiaren arabera Bizkargin edo Larrabetzuko eskolako aterpean egingo dute egitaraua.

Domeka, maiatzak 3 (Bizkargi gogoratuz elkartea).

  • 11:00. Soinutxikie taldeagaz, triki-kantu-dantzan. 
  • 11:30. Meza, ermitan, Santa Kurtzeren omenez. 
  • 12:00. Memoria ekitaldian bilduko dira, eta gaia Bizkargiko gudariei laguntzen ibili ziren Muxikako sei emakumeen historia izango da. Onintza Enbeitak zuzenduko du saioa. 
  • Gero. Jon Idigorasen jaiotzaren 90. urteurrena gogoan izango dute, Tasio Erkiziagaz. 
  • Ostean. Adarra, txalaparta eta alboka, eta gero, Eneko Larruzeagaz kantaldia. 
  • Jarraian. Larrabetzuko Bizkargi Danta Taldearen ikuskizuna. 
  • Gero. Etxanoko Nagusiaren ongietorria eta esker ona. 
  • 12:45. Bertsolariak: Ibai Amillategi, Onntza Enbeita eta Txiplas. 
  • 13:00. Erromeria Porrurik bez elektrotxarangaren eskutik.