Baso autoktonoa berreskuratzeko auzolana egingo dute domekan

Mikel Reina Barros 2026ko maiatzaren 29a

Larrabetzuko Udalak urte batzuk daramatza baso lurrak erosten “baso naturala berreskuratzea sustatzeko eta kontserbazio eta ekoizpen basoak esperimentatzeko”. 09:45ean jarri dute hitzordua plazan, eta 13:00etarako amaitzea aurreikusten dute. 

Marutiko lursailean osatuko dute auzolana. Bertan, hainbat esku-hartze egin dituzte eta gaur egun ondo garatutako zuhaiztia dauka. Hala ere, Robiniaren ale batzuk geratzen dira, eta Cortaderiaren beste batzu mugaren batean. “Bi espezie horiek ezabatzea izango da gure helburu nagusia” diote. SEI-26an (Espezie Inbaditzaileei buruzko Astea 2026) parte hartzeko modua izango da.  Antolakuntzatik oinarrizko erreminta eramateaz arduratuko dira.

Lursailera joateko 09:45ean Larrabetzuko erdigunean jarri dute hitzordua eta bertan autoz banatuko dira oinezko ibilbidearen hasierara hurbiltzeko. Mendirako arropa egokia eramatea komeni dela azaldu dute. 13:00ak inguruan amaituko dute, baina sartzeko eta irtetzeko askatasuna egongo dela aurreratu dute. Ordu erdi geroago antolakuntzak herriko taberna batean pintxo-pote bat egitera gonbidatuko ditu boluntarioak.