Peru Cristobal larrabetzuarrak Eskolarteko Bertsolari Txapelketako idatzizkoa irabazi du

Mikel Reina Barros 2026ko ekainaren 3a

Aulestik hartu zuen zapatuan, maiatzak 30, Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, idatzizkoa zein bat-batekoa. DBH 3-4 eta Batxilergoko kategorian lortu du lehen postua larrabetzuarrak. Txorierri BHIko hainbat ikaslek parte hartu dute lehiaketan.

Bizkaiko Eskolarteko bertso idatzien finalak eta bat-bateko finala jokatu ziren Aulestiko frontoian. Eskolarteko txapelketa Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dute elkarlanean. Ia 200 gazte batu ziren DBH eta batxilergoko idatzizko finala jokatzeko. Apirilean eta maiatzean herri eta eskualdeetan egin zituzten aurrekanporaketak.