Uztailaren 4tik 6ra Ekologia Sakonaren gaineko tailerra eskainiko dute Larrabetzun

Mikel Reina Barros 2026ko ekainaren 5a

Tailerrak talde praktikak dira, bizitzaren amaraunarekin eta emozio sakonenekin konektatzen lagunduko dutenak. Irene Fernandez Malagatik Larrabetzura etorriko da eta tailerren gidaria izango da.

Ekologia Sakonak bizitza erdigunean jartzea proposatzen du, gure erantzukizun sozial eta ekologikoarekin berriz konektatzeko. “Gero eta ikaragarriagoa den errealitate batek sortzen digun beldurraren, amorruaren edo antsietatearen aurrean, askotan defentsa-mekanismo gisa insentsibilizatu egiten gara”.

Joanna Macyk, ingurumen-ekintzailea, sendatze pertsonal eta kolektiboko praktika garatu zuen, ekologia sakonaren filosofian eta sistemen teorian oinarritutakoa: “Birkonektatzen duen lana da, bihotza eta gure ekintzak lerrokatzen lagun diezakeguna”.

Informazio gehiagorako hurrengo telefonoak jarri dituzte eskuragarri: 655 713 240 (Angela) eta 653 700 095 (Peru)