Denboraldi “arrakastatsuari” jai giroan eman dio amaiera Olarreta Pilota Elkarteak

Mikel Reina Barros 2026ko ekainaren 23a

Larrabetzuko Pilota Elkarteak zapatuan, ekainak 20, eman zion amaiera 2025-2026 denboraldiari, jai giroan. Hain zuzen ere, sasoi amaierako jaia ospatu zuten eta besteak beste Berriatuko Zesta Eskolaren bisita jaso zuten frontoian.

Sasoiko dago pilota Larrabetzun. Adin guztietako 105 pilotarik baino gehiagok defendatu dute aurten Olarretaren elastikoa. Bizkaian zein Euskal Herrian hainbat txapelketetan parte hartu dute, baita zenbait txapel irabazi eta guzti. “Denboraldi oso arrakastatsua izan da elkartea kopuru aldetik sendotzen doalako eta emaitza aldetik ere txapel asko irabazi direlako”.

Hori guztia ospatzeko denboraldi amaierako jaia ospatu zuten zapatuan. Txikienek partiduak jokatu dituzten goizean frontoian, gero barbakoan elkartu ziren ume zein nagusiak eta arratsaldean Berriatuko Zesta Eskolako puntisten txanda izan zen. “Ikuskizun polit eta erakargarria eskaini ziguten”. Horrenbestez, dagoeneko hurrengo denboraldian pentsatzen daude Olarretako kideak.