Uztailaren 1era arte eman daiteke izena pala txapelketan

Mikel Reina Barros 2026ko ekainaren 25a

Olarreta Pilota Elkarteak antolatutako txapelketa uztailaren 6tik 17ra jokatuko dute. Parte hartzeko 675 7031 06 telefonora idatzi behar da bikotearen izenak eta kamisetaren taila zehaztuz. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu behar ditu eta kamiseta bana eta gutxienez hiru partida jokatzea dute ziurtatuta.

Izen ematea osatzerakoan, kontuan izan behar da bikoteko bat Larrabetzukoa edo Olarretakoa izan behar dela. Era berean, bikote bakoitzean federatu bakarra egon daiteke. Txapelketari dagokionez, partidak 18 tantora jokatuko dituzte, antolatzaileek jarriko dituzte pilotak eta sakea 3. kuadrotik 3. kuadrora da. Partidetan, bikotearen kamiseta kolore berekoa izan behar da txapelketakoa erabiltzen ez bada.