Larrabetzun, Gazte Eguna egunik zabalena izaten bada ere, batez ere inguruko herrietatik datorren jende guztiagatik, larrabetzuarrentzat ez dago andramari eta emeteri bezalako jairik. Herritik herriarentzako jaiak dira, herritarrentzako elkargunea. Abuztuaren 14tik 16ra ospatuko dituzte andramariak eta 29tik 31ra emeteriak. Hori bai, txupinazoaren aurretik, Intxurreta Jai Batzordeak askotariko egitarau antolatu du.
Antolatzaileek nabarmendu dute aurten kirolari “garrantzi berezia” eman nahi izan diotela. Adibidez, lehen aldiz waterpolo txapelketa osatuko dute herriko igerilekuan. Jaien bezperan, normalean, futbol txapelketa lehiatzen zuten, baina aurten Errebale futbol zelaiko obrengatik abuztuan ez da erabilgarri egongo eta alternatiba moduan satu dute egitarauan waterpolo txapelketa. Abuztuaren 9a baino lehen eman behar da izena intxurretajaibatzordea@gmail.com posta elektronikoan edo igerilekuan. Beste alde batetik, Olarreta Pilota Elkartearekin elkarlanean pala txapelketa arina antolatu dute lehen aldiz. Uztaileko pala txapelketarekin alderatuta, bi eguneko lehiaketa izango da. Abuztuaren 5a da izena emateko azken eguna, waterpolorako bide beretik. Hori gutxi ez, eta iaz berriro antolatu ostean, aurtengo jaietan ere trimotloia lehiatuko dute. Hemen ere, parte hartzeko epemuga abuztuaren 9a da.
Baina aurtengo berritasun nagusia kuadrillen arteko txapelketa berreskuratzea da. “Bi urtez egin genuen, gero beste bi urtez ez genuen egin, eta orain herritarrek ostera ere egitea eskatu digute”, azaldu dute. Kuadrilla bakoitzak 5 proba osatu beharko ditu, bakarra utzi ahalko dute egin barik. Derrigorrezkoa bakarra izango da, kantuz kantu talentu lehiaketan parte hartzea. “Giro polita” sortzen duen ekintza da eta larrabetzuarren proposamen bezala onartu dute Jai Batzordean. “Beti ditugu proposamenak, esker onez gainera, baina azkenean aurrekontua ekonomikoak eta azpiegiturek ere baldintzatzen gaute hein handi batean”.
Berritasunez gain, badaude hutsik egiten ez duten ekintzak eta egunak. Adibidez, Kintoen Eguna edota Mozorroen Eguna. Esate baterako, kuadrilla bakoitzaren karroza puntuagarria izango da. Horrez gain, orain arte abuztuaren 15ean Bizkargi Dantza Taldeak erakustaldia egiten zuen urtero. Aurten, berriz, Emeterietara pasatu dute erakustaldia eta herrikoen ordez, Iparraldetik Txinglik Dantza Taldea ekarriko dute Larrabetzura arte. Hain zuzen ere, Emeterietan ere bestelako apustu bat egin dute Jai Batzordean eta aspaldiko partez kale antzerkia egongo da: Eraitsi SL.
Keinuak
Txupinazoa jaurtitzeko ardura aurten herriko euskararen aldeko talde eta eragileek jaurtiko dute: Darabilgu Euskara Elkarteak, AEK edota Euskalgintzako kideek. Jaietako zapiak ere bereizgarriak eta bereziak izango dira, kolore laranjakoak izango dira AEKri keinu eginez. “Korrika beti da arrakastatsua, baina aurtengoa bereziki jarraitua izan da. Euskarari orain bereziki, baina egunerokotasunean beti indarra eman behar zaionez, aho batez erabaki genuen Intxurreta Jai Batzordean txupinazoa euskara eragileek jaurtitzea”.
Intxurreta Jai Batzordetik “inoiz baino arinago” hasi ziren aurtengo jaiak antolatzen: azaroan elkartu ziren lehen aldiz. “Batez ere kontratazioak egiterakoan konturatu gara gero eta lehenago itxi behar ditugula, eskaera handia dago musika taldeengatik eta nahi duguna ekartzeko arinago hasi behar gara lanean”. Pentsa, orain arte urtarrila eta otsaila bitartean hasten ziren Jai Batzordea osatzen duten 14 kideak bilerak egiten.
|
ANDRAMARIEK |
12, eguaztena |
|
17:00 Pala txapelketa herrikoia |
|
20:00 Waterpolo txapelketa |
13, eguaztena |
|
17:00 Pala txapelketa herrikoia |
|
20:00 Herri afaria |
|
22:30 Kantuz kantu Herriko musikarien eskutik eta kuadrilen arteko talentu lehiaketa (kuadrila txapelketan parte hartzeko ezinbesteko proba) |
14, barikua |
|
17:00 Trimotloia Kuadrillen arteko txapelketan puntuagarria |
|
19:00 Txupinazoa Euskararen aldeko taldeen eskutik, herriko txistulari, Akarmari, Paskuala, Matxin, Jesusa eta Akarbaltzegaz |
|
Ostean, Ustekabe txaranga |
|
22:00 Diskodantza |
|
00:00 Zutik erromeria |
15, zapatua |
|
11:00 Kalejira herriko txistulari, Akarmari, Paskuala, Matxin, Jesusa eta Akarbaltzegaz |
|
12:00 "Eta orain zer?" dantza ikuskizuna Txinglik taldearekin. |
|
Ostean, Ustekabe txaranga |
|
18:30 Karrozak Kuadrillen arteko txapelketan puntuagarria |
|
20:00 Joselu Anayak |
|
Ostean, Dantza lehiaketa Kuadrillen arteko txapelketan puntuagarria |
|
00:00 Bide Batez erromeria |
16, domeka |
|
11:00 Kalejira herriko txistulari, Akarmari, Paskuala, Matxin, Jesusa eta Akarbaltzegaz |
|
11:30 Puzgarriak igerilekuan |
|
13:00 Kantarrana Band |
|
14:00 Umeen bazkaria |
|
14:30 Sukalki txapelketa Kuadrillen arteko txapelketan puntuagarria |
|
15:30 Umeen jolasak plazan |
|
18:00 Poteo Rallya Kuadrillen arteko txapelketan puntuagarria |
|
20:00 Skapaie elektrotxaranga |
|
Ostean, Barbakoa plazan |
|
23:45 Kuadrillen arteko txapelketaren sari banaketa |
|
00:00 Bidean erromeria |
|
EMETERIEK |
29, zapatua |
|
12:30 Txupinazoa herriko txistulari, Akarmari, Paskuala, Matxin, Jesusa eta Akarbaltzegaz |
|
13:00 Apar jaia |
|
14:30 Marmitako txapelketa |
|
17:00 Mus eta Briska txapelketak |
|
18:00 Kalejira herriko txistulari, Akarmari, Paskuala, Matxin, Jesusa eta Akarbaltzegaz |
|
20:00 Eraitsi SL kale antzerkia Goitibera konpainiaren eskutik |
|
23:00 Zirkinik Bez erromeria |
30, domeka |
|
12:00 Euskal dantzen ikuskizuna Bizkargi dantza elkartearen eskutik |
|
17:00 Herri kirolak |
|
Ostean, Kalejira herriko txistulari, Akarmari, Paskuala, Matxin, Jesusa eta Akarbaltzegaz |
|
21:00 Larrabetzuko Etxafleruek |
|
22:00 Mixerabliak |
31, astelehena |
|
13:00 Bertsolariak: Anjel Mari Peñagarikano eta Jone Uria |
|
17:00 Umeen jolasak |
|
Ostera, Kalejira herriko txistulari, Akarmari, Paskuala, Matxin, Jesusa eta Akarbaltzegaz |
|
19:00 Bingo musikatua |