Euskal Selekzioaren aldeko futbito txapelketa antolatu dute abuztuaren 6an

Mikel Reina Barros 2026ko uztailaren 23a

Ernaik Euskal Selekzioaren aldeko futbito txapelketa herriko antolatu du abuztuaren 6rako, 19:00etan, Larrabetzuko plazan. Izen emateak zabalik daude inprimaki hau beez edoo 644 91 21 13  telefonora idatziz.

Antolatzaileek nabarmendu dute adin guztietako jendeak parte hartu dezakeela. Hain zuzen ere, izena ematerakoan, izen-abizenak eta adina jartzea eskatu dute. Izena banaka edo binaka eman daiteke, binaka egitekotan, parte hartzaileak talde berean egongo dira. Taldeak osatzeko zozketa egingo dute. “Munduko Futbol Kopan, Euskal Herriak Espainiar eta Frantziar selekzio arrotzen asimilazioarenpean jarraitzen du. Izan ere, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna etengabe da ukatua”, adierazi dute.