Zapatura arte eman daiteke izena udal kirol ikastaroetan

Mikel Reina Barros 2026ko irailaren 1a

Larrabetzuko Udalak gaur, irailak 1, zabaldu du ikasturte berriko udal kirol ikastaroetan izena emateko epea. Zapatura arte, irailak 5, egongo da zabalik. Izena emateko Larrabetzuko kiroldegira hurbildu edo 94 455 82 76 telefono zenbakira deitu beharra dago.

Hain zuzen ere, irailaren 7an argitaratuko dute izena emandakoen zerrenda eta hurrengo egunean, irailak 9, 17:00etan egingo dute zozketa, kiroldegian. Hilaren 12an kaleratuko dituzte behin betiko zerrendak eta hilaren 14an emango diete hasiera ikastaroei.