Zapatuan lehiatuko dute Jesus Loroño Klasikoa

Mikel Reina Barros

Zapatuan, irailak 12, lehiatuko dute junior mailako Bizkaiko Kopako lasterketa. Mikel Artetxe Txirrindulari Zaleak taldeak antolatu du. 16:00etan aterako dira Larrabetzuko plazatik eta 18:15erako aurreikusten dute helmugara heltzea.

Tropelak ia 89 kilometroko ibilbideari egin beharko dio aurre. Hain zuzen ere, 17,3 kilometroko ibilbideari 5 itzuli eman beharko diete. Zornotzarako errepidea hartuko dute, Boroatik igoko dira eta Belarrinagatik itzuliko dira Larrabetzura arte.