Bizkargi Dantza Taldeak domekarako, irailak 20, ‘Korrotik Pikutara: dantzaren historia dantzan’ hitzaldi dantzatu antolatu du, Larrabetzuko eskolako gimnasioan. Izena eman beharra dago 644 16 60 34 telefonora idatziz, 10 euro ordaindu behar dira, baina joatekotan, dirua itzuliko dute. Hitzaldi dantzatuaren gidariak Oier Araolaza eta Gari Otamendi izango dira. Bi txanda osatuko dituzte: 17:30ean eta 19:00etan.