Aurtengo irailaren 27an 51 urte beteko dira erregimen frankistak Juan Paredes Txiki eta Angel Otaegi ETAko militanteak erail zituenetik, eta Sortuk egun hori baliatuko du zenbait ekitaldi antolatzeko, Loturak askatzera! lelopean. “Euskal Herriaren eta haren askatasunaren alde borroka egin zutenak eta ari direnak batzen gaitu irailaren 27ak”.
Baina, aldi berean, etorkizunera begiratzeko garaia ere badela adierazi du. Euskal Herriaren “askapen prozesua une erabakigarri batean” dagoela deritzo Sortuk, eta uste dute aukera dagoela “78ko erregimenean lotuta gelditu ziren korapiloak” askatzeko: “Euskal Herrian potentzial politiko izugarria daukan fase politiko bat zabaltzea lortu dugu. Eta, orain, askapen prozesuan egoera berrietan murgiltzeko baldintzak ereitea dagokigu”.