Langile bat hil da Larrabetzun, Euskopan enpresan izandako lan istripuan

Mikel Reina Barros

Argazkia: Google Maps

Gaur, azaroak 3, goizean izan da istripua Larrabetzuko Neinor industriagunean. Euskopan lantegian izan da ezbeharra, eta hildakoak 37 urte zituen. UGT sindikatuak eskatu du istripuaren ingurukoak “zehatz-mehatz” ikertzeko.

Euskopan elikagaiak banatzen dituen enpresa da eta UGT sindikatuak eman du istripuaren berri. Oraindik argitzeke daude zelan eman den ezbeharra. Hain zuzen ere, sindikatuak istripuaren ingurumari guztiak "zehatz-mehatz" ikertzeko eskatu du.

Sindikatuak elkartasuna adierazi die biktimaren senide eta hurbilekoei, eta istripuaren arrazoiak ikertzeko eskatu die Osalani eta Lan Ikuskaritzari, "segurtasun neurri guztiak betetzen diren ere aztertuz, dagokion lan arriskuen ebaluazioan oinarrituta", aldi baterako lan enpresetatik datozen langileak barne, "bertatik baitzetorren hildako gizona".

UGTk salatu duenez, urtea hasi zenetik, gutxienez 28 pertsona hil dira lanean, eta 2026a amaitzeko bi hilabete falta diren honetan, 2025eko kopurua gainditu du dagoeneko “kopuru jasanezina da, eta ezin dugu onartu eta sozialki normalizatu; norbait bere etxetik lanera ateratzea eta inoiz ez itzultzea”.