Era berean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari “heriotzaren arrazoiak argitzeko” eskatu diete, “senideei eta hurbilekoei informazioa eman ahal izateko”. Hain zuzen ere, Larrabetzuko Udalak gertatutakoa salatu du, “kosta ahala kosta, eta guztiaren gainetik, ekidin beharra dagoela, lan mota guztietan lehentasuna behar baitu izan lan segurtasunak”.
Horregatik, “ezinbestekotzat” jotzen dute lan osasunari eta segurtasunari buruzko kanpainak bultzatzen jarraitzea, bai eta lan-arriskuen prebentziorako arauak betearaztea ere. Erakunde guztiei eskatu diete lan arriskuen prebentzioan jardunbide egokiei buruzko proiektuetan lagun dezatela, lan-administrazioarekin eta erakunde sindikal zein patronalekin koordinatuta, “eta laneko segurtasunaren eta osasunaren aurkako delituak jazar ditzatela, baita ikuskapen funtzioak gehitu eta hobetu ere”.