Testua: Jabi Agirre, Lezama Bizirik auzo elkartearen kidea
Erromako Cesarren idazki baten bada halako esaldi esanguratsu bat: “Caesar pontem fecitâ€, batzuek honela itzultzen dutena: Cesarrek zubia egin zuen. Baina bada beste era batera ulertzen duenik: Cesarrek zubia egitea agindu zuen, be-rak ez baitzuen egin, herritarrek baizik.
Erdi Aroan egindako katedral eta gazteluak norbaitzuen izerdiz eta odolez eraikiak izan ziren, eta beraien izenak barik orduko errege eta jauntxoenak datoz liburu eta harri landuetan.
Guk ikasitako historiak badauka boterearen esku hartze nabarmena, euren gorapenerako idatziak baitira; hala ere egun, ohituago gaude informazioa tentuz hartzen eta deskodeatze egokia egiten.
Gurean, jakina da “Lezama Bizirik†auzo elkartea aspaldi dabilela tiro-zelaian sortzen den kutsadurari konponbidea bilatzeko ahaleginean. Alkate dekretuz tiro-zelaia itxi da eta hona Lezaman agintean dagoen alderdiak zabaldutako orriko esaldi bitxia: “Lezama Bizirik alkarteak, ezker erradikaleko zinegotzi izan direnek osa-tuta, Lezamako bizikidetza-giro baketsua apurtu gura dau barriroâ€.
Salaketa gogorra eta bihurritua, tonaka hondakin kutsagarri dituen baso erdi hila bizirik mantentzeko ahaleginean ari den auzo elkarteari, bizikidetza-giro apurtzaile deitzea.
Kontuz boterearen hizkera bihurrituaz