Bokazioa ala okasioa

Aikor aldizkaria 2016ko urt. 27a, 09:39

Gaizka Peñafiel, irakaslea

Orain dela gutxi, eskolako andereño batek merezitako erretiroa hartu du, Lezaman mende laurden bat baino gehiagoz klaseak eman ondoren. Horrek zer pentsatua eman digu askori, orokortze-ariketa bat eginez, datozen belaunaldietan nabaritzen den konpromiso krisia ikusita. Gizarteko esparru guztietan ikus dezakegu, baina inon inplikazioa behar-beharrezkoa bada, irakaskuntzan da hori. Askorentzat, bizitza erosoa izateko okasioa da; lasai antzekoa, soldata ona, opor luzeak... baina ez litzateke horrela atzeman beharko. Irakasle lana ofizio garrantzitsuegia da horretara dedikatzeko erabakia nolanahi hartzeko, osotasunean bizitzeko, bokazionala izan behar duelako. Are gehiago umeekin lan egitean; bihar etziko emakume eta gizon horien zimendua garai horretan taxutzen baita. Bokazioz maisu-maistra dena gehienetan motibazio pizgarri, ilusio sortzaile eta maitasun iturria izango da. Azken batean, irakas-ikas prozesuan, haurra inguru atseginean egon behar delako, maitatua sentitu behar delako... gu Lezaman betidanik sentitu izan garen bezala. Eskerrik asko andereño Isa, ehunka lezamarrongatik egin duzun guztiagatik.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).