Ostiralean, arratsaldeko 7:30ean, etxebizitza-arazoaren gaineko mahai-ingurua egingo dute Lezamako Kultura Aretoan. Alberto Frias Eguzki elkartekoak, Karlos Morentin Elkartzen elkartekoak, Lezama Bizirik koordinakundeak eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkari batek parte hartuko dute bertan. Beste alde batetik, hurrengo egunean, goizeko 11:00etatik aurrera, pintadak, pankartak eta abar egingo dituzte plazan “Zer pintatzen dozu zuk Lezaman, etxebizitzaren arazoarekin?†lelopean.