Haur-eskola zabalduko da Lezaman

Aikor aldizkaria 2007ko mar. 21a, 14:13

Lezamako Katuka haur-eskola ekainaren 4an zabalduko dute Garaioltza auzoan. Bertan 0 urtetik urte batera bitarteko 21 umeentzako tokia egongo da eta gela bi atonduko dira: bata 0 urtekoen gela (8 ume), eta bestea urte batekoen gela (13 ume). Hala ere, geletan haur nahikorik izan ezean, talde bakarra egingo dute. Horretan 10 ume izango dira. Seme-alabak haur-eskolara eramateko interesa duten gurasoek apirilaren 2tik 20ra bitartean egin dezakete eskaera. Aurkeztu behar duten dokumentazioaren artean hurrengoak daude: familia unitatearen erroldaren ziurtagiria, famili liburuaren fotokopia, azkeneko errenta-aitorpena eta enpresak luzatutako lan egoeraren ziurtagiria. Haur-eskolak 207.288 euroko lizitazio-aurrekontua izan du, eta hori Udalak ordaindu du. Haurreskolak Partzuergoak altzariak eta hezitzaileak jarriko ditu, eta haur-eskola kudeatuko du.