Uztailaren 14an eta 15ean Goitioltzako jaiak izango dira Lezaman. Egun bi horreetan txakolin dastatzea, herri bazkaria eta bertso-saioa egongo dira, besteak beste.
Uztailaren 14a, zapatua
10:00: Txupinazoa.
10:30: Txakolin bira, Lezamako txakolindegietatik. Zorrizketanen eskutik.
15:00: Herri bazkaria. (Nagusiak, 10 €; 16 urtetik beherakoak, 7 €)
19:30: Herri olinpiadak.
23:00: Erromeria, Amaiur taldeagaz.
Uztailaren 15a, domeka (Baserritarren Eguna)
(Gura izanez gero, baserritar jantzita etorri)
12:00: Dantzen agerraldia, Gurutze dantza taldearen eskutik.
13:00: Produktu dastatzea: txakolin, pintxoak… Zorrizketanen eskutik.
16:00: Mus Txapelketa. Hiru sari: lehenengoentzat, txapela, garaikurra eta %50; bigarrenentzat, garaikurra eta %30 eta hirugarrenentzat, garaikurra eta %20. Inskripzioa: 20 € bikoteko eta 30 minutu arinago.
17:00: Umeentzako jolasak.
19:30: Bertso-saio mundiala: Andoni Egaña, Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio eta Xabier Paya. Gai-jartzailea: Arkaitz Estiballes.