Laguntzaile bila, Lezaman

Aikor aldizkaria 2007ko eka. 26a, 08:57

Basobaltz jai-batzordeak, Gailur Mendi Taldeak eta Lezama Bizirik Elkarteak Lezamako II. Mendi Martxa eta Lasterketa antolatuko dute irailaren 2an. Egun horretan dena primeran ateratzeko, laguntzaileak behar dituzte: kronometratzaileak, anoa-postuetako jagoleak eta irteeran zein helmugan izateko lagunak, besteak beste. Zure laguntza emateko prest bazaude, deitu hurrengo telefono hauetara: 686415758 edo 650312784.