300 partehartzaile Lezamako Mugetatik ekimenean

Aikor aldizkaria 2007ko ira. 20a, 11:25

II. Lezamako Mugetatik mendi martxa eta lasterketa antolatu zituzten Basobaltz Jai Batzordeak, Gailur Mendi Taldeak eta Lezama Bizirik auzo elkarteak irailaren 2an. Ekimenak herri bideak berreskuratzea eta berrerabiltzea zuen helburu. Guztira, Euskal Herri osotik etorritako 294 lagun bildu ziren bertan, 195 ibiltari eta 99 korrokalari, hain zuzen ere. Lezamarrek inoiz baino hobeto prestatu zuten ekimena. Izan ere, antolakuntza goraipatzeaz gain, partehartzaileek Lezamako bide eta paraje hain politak zeudela ez zutela espero aitortu zuten. Atxikimendu guzti hori dela-eta, gogo eta ilusio handiz hasi dira dagoeneko datorren urteko Lezamako Mugetatik ekimena prestatzen antolatzaileak.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).