Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat zuzenketa egin ditu Lezamako arau subsidiarioak batzen diren dokumentuan, eta Udalbatzarrak testu hori onartu zuen martxoaren 27an. Arau subsidiarioak maiatzera arte kontsultatu ahal dira udaletxean eta Cianoplan inprimategian (Teknologi Parkea, 105 eraikina). Era berean, testuaren fotokopiak, planoak eta CDa eskuratzeko aukera dago.
Jendaurreko informazio-denbora eta alegazioak egiteko epea amaitu ondoren, dokumentua eta horrek jaso dituen ekarpenak Foru Aldundira aginduko dituzte, behin betiko onar dezaten.