Espaloiak konponduko dabez Lezaman, mugikortasuna hobetzeko

Aikor aldizkaria 2008ko api. 8a, 08:45

Lezamako Udalak herritarren mugikortasuna erraztu eta hobetzea dau helburu. Horretarako, kalean eta eraikin publikoetan dagozan traba arkitektonikoak kentzeko asmoa dabe, eta Udaleko Plazaren egokitzapen-prozesua jarriko da martxan. Era berean, lanak egingo dabez zenbait espaloitan. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Lezamako Udalak hitzarmen bat sinatu dabe. Hitzarmen horren bitartez, beharrak egingo dabez BI-737 errepidean (Erandio-Erletxe), eta Lezamatik pasatzen dan errepidearen tramuak Udalak kudeatuko ditu hemendik aurrera. Era berean, Foru Aldundia proiektu bat aztertzen dabil Kurtze auzoa eta herriko erdigunea espaloi baten bitartez lotzeko eskuineko bidetik. Ganera, Kurtzetik Sagarduira ezkerreko bidetik doan espaloia be konpontzea aztertzen dabilz. Beste alde batetik, Mikel Zarate enparantzatik kiroldegira doan espaloia luzatuko dabe, eta udaletxearen atzean dagoan urbanizazinoko oinbideak haundituko dira. Herriko harategirako sarrera be hobetuko da, gaur egun bertan dagoan maila bikoitza kenduz. Lan horreek guztiak Erabilerraztasun Planaren barruan dagoz.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).