Lehenengo sorospen ikastaroa, Lezaman

Aikor aldizkaria 2008ko mai. 6a, 14:37

Maiatzaren 23tik aurrera lehenengo sorospen ikastaroa egingo da Lezaman. Ikastaroa bost saiok osatzen dute eta, Bizkaiko DYAko Irakaskuntza Eskolak emango du ostiraletan, gaueko 9etan, Kultura Aretoan. Ekimenak larrialdietan esperientziarik ez duten pertsonei oinarrizko bizi-euskarriko tekniken arloan hasierako prestakuntza ematea du helburu, eta 18 urtetik gorakoei dago zuzenduta. Bertan eduki hauek jorratuko dira, besteak beste: larrialdi kardiobaskularrak, ABC sekuentziak, bular zapalketak, hemorragiak eta shock egoera. Parte-hartzaile bakoitzari esku-liburu bat emango zaio. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 5etik 16ra bitartean eman beharko dute izena liburuan. Prezioa 35 eurokoa da. Ekainaren 21ean, lehenengo sorospenen gaineko jardunaldia izango da eta bertan istripu-simulazioa egingo du DYAk.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).