Lezamako postal solidarioak, salgai

Aikor aldizkaria 2008ko uzt. 14a, 14:54

Lezamako Udala egitasmo solidario batean murgildu, eta postal turistikoak kaleratu ditu Unicef elkartearekin batera. Postaletan herriko irudiak eta paisaiak jarri dituzte ikusgai. Txartel bakoitzak euro bat balio du eta Lezamako leku batzuetan erosi ahal izango dira: Josune Janaridenda, Dañobeitia Ahizpak Janaridenda, Erromesen Aterpea, Lohitzun Goxo-Goxo eta Udal Liburutegia, alegia. Ateratzen den dirua Unicef erakundeak umeentzako gauzatzen dituen proiektuetara zuzenduko da.