Lezamako Udala hainbat lan burutzen dabil herrian; esate baterako, hobekuntzak egin dituzte udalerriko bide eta espaloietan. Lanok herritarren mugikortasuna hobetzea dute helburu.
Gaur egun udaletxeko enparantza eta eskola lotzen dituen errepidea birmoldatzen dabiltza. Tarte hori asfaltatu eta margotzeaz gainera, badenak jarriko dituzte, autoen abiadura murrizteko. Beharrotan 57.526 euro jarriko ditu Udalak. Beste alde batetik, igarobide altu bat ipiniko da eskolaren aurrean. Badenaren aurrekontua 10.400 eurokoa da. Tarte horretan ume asko ibiltzen dira, eta neurriekin haurren segurtasuna bermatu nahi du Udalak.