Lezamako Udalak herriko semaforo guztietako lanparak aldatzen hasi eta horien ordez LED lanpara berriak jarriko ditu. Proiektuak helburu bikoitza du: alde batetik, semaforoen argiak hobeto ikusiko dira, eta bestetik, energiaren kontsumoa murriztuko da.
LEDa (Light Emitting Diode) intentsitate baxuko korronte elektrikoak igarotzean argia sortzen duen erdieroalea da. Ez du harizpik edo gasik erabiltzen eta ohiko bonbilla gori batek bezainbeste argia sortzeko gai da, baina %90 energia gutxiago erabiliz. Argiztapen tradizionalean kontsumitutako energiaren %5 baino ez da argia eta gainontzeko %95 beroan xahutzen da. LED teknologia duten 10 semafororen bidez 5.400 KW aurrezten dira urtero.