Lezamako arau subsidiarioak baliogabetu dituzte

Aikor aldizkaria 2009ko uzt. 21a, 12:39

Lezama Bizirik auzo elkarteak jakinarazi duenez, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiak Lezamako arau subsidiarioak baliogabetu ditu, ingurumen-inpaktuaren ikerketan eta ebaluazioan irregulartasunak egon direlako. Bizkaiko Foru Aldundiak Espainiako Auzitegi Nagusian helegitea sartzeko aukera du.