Camera obscura filma irailean estreinatu da Estatuko zinemetan, eta han Pello Madariaga aktore lezamar gazteak hartu du parte. Donostiako eta Valladolideko zinemaldietan ere eman dute pelikula. Istorioaren protagonista Ane da. Nerabea itsu gelditu da istripu baten ondorioz, eta bizitza normala egiten jarraitu nahi du. Pello protagonistaren neba da, Imanol. “Alde batetik babesten dut, eta bestetik, inbidia diot, gurasoek arreta handiagoa ematen diotelakoâ€, esan digu Pellok.
Lezamarrak 16 urte ditu, eta aurretik beste pelikula batean aritu zen, Zigortzaileak. Casting bi baino ez ditu egin, baina bietan hartu dute. Pellori aktorea izatea gustatuko litzaioke, baina oraindik ez daki zer egingo duen. Momentuz, Gizarte Zientzien Batxilergoa ikasten jarraitzen du. Gurasoek animatzen dute, baina eurek ere jakin badakite aktorea izatea oso zaila dela, eta arte dramatikoa ez ezik beste gauza bat ere ikasteko esaten diote, badaezpada.