Lezamako Udala eta Euskotrenen arteko bilera

Aikor aldizkaria 2009ko aza. 20a, 10:21

Lezamako Udala eta Euskotreneko ordezkariak bildu dira, urriaren 8an Lezaman gertatutako tren istripua zela-eta. Bilera horretan ildo nagusi bi jorratu dituzte. Alde batetik, erakunde bien arteko harremana estutzeko beharra adierazi zuen Udalak; eta bestetik, beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztiak hartzeko eskatu zien, istripu gehiago gertatu ez dadin.