Lezamako Udalak erdira murriztu du Gabonetako argiei zuzendutako presupuestoa. Erabakia hartzeko orduan, arrazoi bi hartu ditu kontuan: alde batetik, energia aurrezte beharra; eta bestetik, krisia. Horrela, aurreko urteetan argietara 16.000 euro bideratu badira, aurtengo presupuestoa 8.000 eurokoa da. Argiak Gabon Gauaren aurreko asteburuan piztu eta Erregeen Egunaren ostean amatatuko dira.