Urrian hasiera eman zitzaion Lezamako Eskualde Txapelketari. Torneoa 51. aldiz egin da aurten. Lehen mailan 16 bikotek hartu dute parte, eta beste 16 bikotek, promesa mailan. Txapelketaren finalak otsailaren 5ean jokatuko dira, arrastiko 8etan, herriko pilotalekuan. Partidak grabatu egingo dira eta zapatu arrastiz emango dituzte ETB1etik. Antolatzaileek esandakoaren arabera, pilotarien maila oso altua izan da txapelketa osoan, eta pilotalekuan joko ederra ikusteko aukera izan da. “Gazteak ondo ibili dira eta oso maila ona erakutsi dute; Gipuzkoa eta Nafarroako pilotari gazteek, batez ereâ€.