Ostiralean jokatuko dira Lezamako Pilota Elkarteak antolatutako eskola mailako txapelketaren finalak. Partidak 18:00tik aurrera ikusi ahal izango dira herriko pilotalekuan. Lezamarrak beti agertu dira kirol honen alde; hori dela-eta, herrikide asko frontoira joatea aurreikusi dute antolatzaileek. Irabazleek sariak jasoko dituzte. Gainera, parte-hartzaile guztiek ere domina bana eramango dute etxera. Jaia borobiltzeko, umeek zein senideek kopaua hartzeko aukera izango dute.
Txapelketa maiatzean hasi zen eta bertan 35 umek hartu dute parte. Horiek 8 urtetik 20 urtera bitartekoak dira, eta horregatik lau mailatan daude sailkatuta: 8 urteko umeak, kimuak, kadeteak eta gazteak. Txapelketak Lezamako elkartearen lana ezagutzera ematea eta kirol horretarako zaletasuna herrian bultzatzea ditu helburu.