Lezamako mendi ibilaldian izena ematea zabalik dago

Aikor aldizkaria 2010ko uzt. 13a, 09:07

Abuztuaren 29an, “Lezamako mugetatik” mendi ibilaldia eta lasterketa egingo da bosgarren aldiz. Ekimena hauek antolatu dute: Lezama Bizirik auzo elkartea, Gailur mendi taldea, Basobaltz jai-batzordea, Goitioltzako jai-batzordea, Gurasoen Elkartea, Zorrizketan euskara elkartea, Ekidazu abesbatza eta Oxangoiti kultura elkartea. Izena ematea zabalik dago, eta webgune honetan egin behar da: www.lezamakomugetatik.com. Aurreko edizioetan bezala, ibilbideak 25 kilometro izango ditu. Mendi ibilaldian hiru kategoria egongo dira: orokorra, beteranoak eta Lezama; eta lasterketan, kategoria bakarra. Horrezaz gainera, modalitate bakoitzean emakumezkoen kategoria eta gizonezkoen kategoria izango dira. Lezamako mendi ibilaldia eta lasterketa Bizkaiko Federakuntzaren Mendi lasterketen egutegian sartu da aurten. Iaz 650 lagunek hartu zuten parte ekimenean.