Lezamak lana sortzearen aldeko apustuari eusten dio

Aikor aldizkaria 2010ko uzt. 29a, 11:34

Lezamako Udalak laguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, herrian lana sortzeko. Laguntza bideratzen bada, hori langabetuak edota diru-sarreren berme-errenten hartzaileak kontratatzeko erabiliko da. Udaletik azaldu duten moduan, herriko zenbait lekutan egokitzapenak, berrikuntzak edota mantentze-lanak egin behar dituzte. Horrela, bada, gaur egun badaude hiru proiektu udalerrian, erabiltzen ez diren esparru eta partzeletan lorategiak, parkeak, jolasak, pasealekuak eta aisialdirako elementuak jartzeko. Eusko Jaurlaritzari eskatutako diru-kopurua lau langile hartzeko erabiliko zen. Langileak lanaldi osoan eta sei hilabetean kontratatuko ziren. Besteak beste, lan hauek egin beharko zituzten: sastrakak kentzea, asfaltatzea eta informazio-seinaleak jartzea. Ekimenak langabetuen eta diru-sarreren berme-errenten hartzaileen laneratzeko aukerak handitzea du helburu. Hautaketa-prozesua Behargintzaren bitartez egingo zen.