Zuhaitz Egunaren haritik 300 zuhaitz landatuko dituzte domekan, Lezaman. Goizeko 11etan Hilario Astorki plazan bilduko dira eta handik Viveroranzko igoeran dagoen lursail batera abiatuko dira; basozainaren etxearen ondoko lekura, hain zuzen ere. Han zuhaitzak landatuko dituzte: bertoko haitzak, haritz amerikarrak, lizarrak, pagoak eta urkiak. Ostean, hamaiketakoa eskainiko dute Viveroan, sasimartxo ospatzeko. Gainera, umeei zuzendutako hainbat ekimen egingo dira; haziak landatzen ikasteko tailerra, tartean.
Ekimenean parte hartzen duten umeek lore bana edo landaretxo bana jasoko dute oparitzat. Alerik soberan izanez gero, nagusiek zuhaitzen bat etxera eramateko aukera izango dute, euren lorategian landatzeko.
Udaletxetik esandakoaren arabera, aurreko urteetan 125 herritar inguruk, batez ere gurasoak eta seme-alabak, hartu dute parte Zuhaitz Egunean.